Bilera egingo dugu ’San Joan Jaiak’ antolatzeko.
Jaiak antolatzen parte hartu nahi duzu?
Eguna: Apirilaren 2an 19:15ean, asteazkenarekin
Non: Bernart Etxepare plazan, PLAZARA GOAZ-en lokalean
Urteak dira Plazara Goazek bere gain hartu zuela San Joan jaiak antolatzeko ardura (Bernart Etxepare plazan).
Aurten ere, Plazara goaz prest dago Jai Batzordean eta antolakuntzan parte hartzeko baina ezinbestekoa zaigu auzotar gehiagoren inplikazioa, egun hau aurrera ateratzeko.
Horrenbestez, datorren asteazkenean, hilak 2, 19:15ean Plazara goazen lokalean egingo dugun bilera irekian parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Bileraren helburua, egitaraua adostu eta ekitaldiak aurrera eramateko lan-taldeak zehaztea izango da, lanak ahalik eta gehien banatzeko asmoz.
Zure laguntza behar beharrezkoa dugu jai polit honi ekiteko.
Gora auzoa eta gora auzoko jaiak euskaraz!
